Amasatarren kalea, 6
20100 Orereta - Errenteria (Gipuzkoa)
Tel. 943 340 509
Fax 943 340 509
ekain@ekain-taldea.com

EKAIN TALDEAko teknikari lantaldeak esperientzia egiaztatua dauka eguzki-sistema fotovoltaikoak, sistema eolikoak eta mikrohidraulikoak instalatzen, abian jartzen eta mantentzen. Horretarako ditu bitarteko eta azpiegitura beharrezko guztiak, baita irismen zaileko lekuetan jarduteko ere: bulegoak, elektrika- eta elektronika-lantokia Errenterian, lur orotako ibilgailua, 2 garraio furgoneta, informatika-gailuak, erreminta, baliabideak eta neurketa eta kalibratze gailuak.

EKAIN TALDEA Enpresa Elektriko Instalatzaile Baimendua da, 20 / EBT-1141 Enpresa Ziurtagiria duena. Instalatzaile bakoitzak du bere Baimendutako Instalatzaile Elektrikoaren txartela eta ahalmena du Instalazio Elektrikoaren Buletina jaulkitzeko eta dagokion eranskina behe tentsioko sarera konektatutako instalazio fotovoltaikoen kasuan.

Instagi Gipuzkoako instalatzaileen Elkartearen babesa eta zerbitzuak ditu eskura Ekain Taldeak.

Bere esperientzia eta prestakuntzari esker EKAIN TALDEAk egitasmoaren kudeaketa osoa eraman dezake enpresaz kanpoko bitartekoak erabili gabe. Nahikoa gaitasun tekniko eta giza baliabide ditu “giltza eskura” deitzen diren egitasmoak burutzeko.

EKAIN TALDEAk behar den azpiegitura logistiko eta pertsonala du, behin instalazioaren muntaia eta martxan jartzeko faseak amaitu ondoren, honen mantenu programa zuzen eta eraginkor bat eskaini ahal izateko. EKAIN TALDEAren instalazioek berekin ekartzen dute Erabilpen eta Mantenu eskuliburua, berauen funtzionamendua ezagutzeko beharrezko diren dokumentu teknikoak barne.

Cookie politika
Lege oharra