Amasatarren kalea, 6
20100 Orereta - Errenteria (Gipuzkoa)
Tel. 943 340 509
Fax 943 340 509
ekain@ekain-taldea.com

EKAIN TALDEA euskal enpresa 1995 urtean sortu zen, energia berriztagarrietan oinarritutako sistema energetikoak garatu eta instalatzeko. Ordudanik asko eta asko dira garatu ditugun egitasmo eta instalakuntzak: eguzki-sistema fotovoltaikoak, sistema eolikoak eta mikrohidraulikoak (edo mistoak), norbanakoentzat, erakunde publiko eta pribatuentzat, ikastetxeentzat zein GKEentzat. Instalazioak egiten ditugu bai argindarrik ez duten lekuetako sistema isolatuetan, bai energiaren salmentan diharduten sarera konektatutako instalazio fotovoltaikoetan.

1996 urtean, EKAIN TALDEAk Euskal Autonomi Erkidegoan sareari konektatutako lehen instalazioa izango zena egin zuen, Donostiako “Herri Ametsa” Ikastolan. Gaur gaurkoz 1Mw. baino gehiago ditugu konektatuta Sarerako Konexioetan, gehien bat 5 eta 20 Kw. bitarteko instalazioetan, eta baita mota guztietako berrehundik gora isolatutako sistema energetiko ere.

Gure instalatzaile jarduerarekin batera aholkularitzarena eta trebakuntzarena konbinatzen ditugu, hainbat ikastetxeetan bideratutako ikastaroen bidez, edo Lanbide Heziketako eskoletako laborategietako praktiketarako entrenatzaileen diseinu eta ekoizpenen bidez. Parez pare, harreman sendoak ditugu zenbait ikerkuntza erakundeekin irtenbide berritzaileak bilatzeko hainbat egitasmo energetiko esperimentaletan.

Azken batean EKAIN TALDEAk zerbitzu integrala eskaintzen du Energia Berriztagarrien arloan egitasmoak garatu eta obratzeko. Bertan sartzen da instalazioak finantzatu eta burutzeko administrazioek eskatzen duten dokumentazio guztiaren tramitazioa, hala nola homologazioak, baimenak eta subentzioen kudeaketa.

Cookie politika
Lege oharra