Amasatarren kalea, 6
20100 Orereta - Errenteria (Gipuzkoa)
Tel. 943 340 509
Fax 943 340 509
ekain@ekain-taldea.com

Behe-tentsioko Banaketa Sarera konektatutako Sistema Fotovoltaikoen instalakuntza asko garatu da azken urteotan, instalakuntza hauen errentagarritasun handiarengatik eta Administrazioak egindako inbertsioari ematen dion bermearengatik.

Mota honetako instalakuntza batek esklusiboki lan egiten du ekoizten duen energia guztia ohiko konpainia argindar-banatzaileari saltzen. Konpainiak bere sarera jasotako energia berariaz jarritako kontagailu baten bidez zenbatzen du eta hilero ordaintzen, Estatuaren Administrazioak ezarritako salneurriaren arabera.

Ekoizpen instalazio mota hauen tamaina 5 kw-ko (edo gutxiagoko) sailetatik hasi eta hainbat Mw-ko potentzia instalatu edukitzera irits daitezkeen “eguzki-baratze” erraldoietarainokoa izaten da. EKAIN TALDEAk dagoeneko 1Mw baino gehiago instalatu du sarerako konexioetan. Gehienak 5 eta 20 Kw arteko sailetan, ia beti industria estalkietan zein etxebizitzen teilatuetan ezarriak.

Dena den, eginak ditugu ere tamaina handiko egitasmoak, hala nola “Oñatiko Ur Jauzia” energia ekoizpenaren produkziorako enpresarentzat instalatutako 120Kw-ak (Oñati, Gipuzkoa, 2006), FICOBA Gipuzkoako Erakustazokarentzat instalatutako 96 Kw-ak (Irun, Gipuzkoa, 2007), edo “Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles” CAFen ekoizpen pabiloietan instalatutako 200 Kw-ak (Beasain, Gipuzkoa, 2008).

Cookie politika
Lege oharra