Amasatarren kalea, 6
20100 Orereta - Errenteria (Gipuzkoa)
Tel. 943 340 509
Fax 943 340 509
ekain@ekain-taldea.com

Mundu mailan eman den modulu fotovoltaikoen garapen eta ezarpenak, hauen prezioaren beherakada ekarri du, energia garbia eta independientea ekoiztea inoiz baino errezagoa eta merkeagoa delarik.

Era berean, egungo erregai fosil eta ekoizpen nuklearrean oinarritutako eredu energetikoak gero eta arazo gehiago ditu bai ingurumenarekiko,eta baita prezioen igoera etengabeagatik, eta azkenenean munduan dugun gizarte-politiko-ekonomiko desorekaren parte da. Energia fotovoltaikoa gero eta merkeagoa eta konbentzionala, berriz, gero eta garestiagoa izateak, bi prezioen parekatzea dakar eta parekatzen diren puntua, "grid parity" deiturikoa, ez dago oso urruti. Elektrizitatearen prezioan eman diren azken igoerak eta etorriko direnak, eta sistema fotovoltaiko baten "bizitza eraginkorra" kontuan hartzen baditugu, egun instalatzen dena eraginkortasun aldi horretan errentagarria izango da jada.

Imajinatu etxea gasolindegira eramaten duzula, elektrizitatearen depositua bete, ordaindu eta betirako argindarra izatea, doan gainera!!

Interesa baduzu, begiratu kasu hau: herrigunean kokatuta dagoen etxe bateko argindarraren gutxitzea helburu duen mikroinstalazioa da.

Informazioa nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure etxeko argindarraren xehetasunak eta instalazio fotovoltaikoa zure neurrira diseinatuko dizugu.

Deitu!!

Cookie politika
Lege oharra